top of page
Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Bermeo-San Frantzisko Liburutegia
MILEY CYRUS (Nashville-AEB,1992)
Abeslari eta aktore amerikarra.
​
LGTB kolektiboaren eskubideen aldeko aktibista.
Kolektiboari laguntzeko asmoz "Happy Hippie Foundation" izeneko fundazioa sortu du. Filosofia hau adierazten duen "Androgynous" izeneko abestia argitaratu du (ezaugarri femenino eta maskulinoak dituen bikote bati buruz).
Bai, badauzkagu ERREFERENTEAK
LGTB+ komunitateak aldarrikapenak eta ezarpenak egiten ditu diskriminazioaren aurka.
Hona hemen kolektibo horretako eta arlo desberdinetan (arte, kirola, zientzia, politika...) erreferenteak diren pertsona batzuen biografia laburtxoa.
​
MARTINA NAVRATILOVA (Praga, 1956)

Estatu Batuetako tenis jokalaria, jatorriz txekiarra (Praga, 1956). Emakumezkoen tenisak inoiz izan duen jokalaririk handiena. 1975. urtean Federazioaren Kopa irabazi ostean, Estatu Batuetara ihes egin zuen eta 1981. urtean bertako hiritarra egin zen.
70-80 urteetan lehiaketa askotan lortu zuen garaipena; esate baterako Wimbledon lehiaketa ospetsua zortzi aldiz irabazi zuen.
​
Amerikar nazionalitatea lortu zuenean bere homosexualitatea azaldu zuen. Julia Lemigova modelo ohi errusiarekin ezkonduta dago.
​
JUSTIN FASHANU
(Erresuma Batua 1961-1998)

Fashanu Nottingham Foresten Ingalaterrako lehen mailako Premier Leagueko futbolaria zen.
Homosexuala zela publikoki onartu zuen lehen futbolaria da. Futbol munduko hainbatek txarto hartu zituen Fashanuren adierazpenak.
​
1998an, hamazazpi urteko gazte batek sexu erasogatik salatu zuen. Nahiz eta poliziak kasua albo batera itxi, frogarik ez zegoalako, urte berean bere buruaz beste egin zuen Fashanuk. Bere azken gutunean adierazi zuen gizarteak erruduntzat jo zuela.
ORLANDO CRUZ (Puerto Rico, 1981)

Orlando Cruz bere homosexualtitatea adierzai zuen lehen boxeolari profesionala da.
​
LGTB kolektiboaren aldeko aktibista da.
LANA eta LILLI WACHOVSKY
WACHOVSKY AHIZPAK
(Chicago 1965, 1967)


Lana eta Lilly zinemagileak dira, zuzendari, gidoilari eta pelikulen produktore. Besteak beste, The Matrix Trilogy, V for Vendetta eta Cloud Atlas, baita Netfixeko Sense8 seriea ere zuzendu dituzte.
​
2000. urtean Larry transgeneroa zela argitaratu ondoren eraldaketa egiten ari zen eta 2010 Lana izenarekin agertu zen. Andyk, bere anaiak, transgereo moduan aurkeztu zen eta orain bere izena Lilly da.
​
Wachowsky anaiak izatetik Wachowsky ahizpak izatera pasatu dira.
SALLY RIDE (AEB, 1951-2012)

Estatu Batuetako fisikoa, NASAko astronauta, 1983an espaziora irten zen lehen emakume amerikarra zen.
Bera baino lehenago bi izan ziren espazioara joandako emakumeak: Valentina Teseshkova sobieratta 1963. urtean eta Svetlana Savitskaja 1892ean.
Espazioari buruzko umeentzat 7 liburu idatzi zituen.
​
Tam O'Shauhnessyrekin psikologoa eta irakaslearekin bizi izan zen. Harreman hau bere heriotzaren ondoren argitaratu zen.
BEN BARRES (AEB, 1954-2017)

Neurobiologo estatu batuarra. Glial izeneko zelula mota batzuk ikertu zituen.
​
1997. urtean genero aldaketa egin zuen, Barbara izeneko 40 urteko gorputzean bizi baitzen ordura arte. Generoz aldatu ondoren emakume izateagatik jasan zuen sexismoa salatu zuen.
JÓHANNA SIGURDARDOTTIR
(Reikiavik, 1942)

Islandiako politikaria da. Gizarte Segurantza ministroa izendatu zuten 2007. urtean.
Sozialdemokrata da. Islandiako parlamentuan parte hartu du, zortzi aldiz izan da aukeratua.
​
2009an Islandiako Lehen Ministroa izendatu zuten
​
Mundu mailan aukeratu den lehen presidente lesbiana da.
FREDDIE MERCUYY
(Zanzibar 1946, London 1991)
"Queen" rock talde britainiarraren abeslaria eta ikurra izan zen. Talde honetan, konpositore, pianista, gitarrista eta abeslari izan zen. Rockaren historian, abeslari hoberenetako bat izan zela kontsideratzen da eta, duela gutxi egindako inkesta batean, Rockaren Jainko aukeratua izatera iritsi da.
Mercury 1991. urtean hil zen, HIESa gaixotasunak eragindako bronkoneumonia batetik suspertu ezin izan zelako.
​
Argi adierazu zuen bere homosexualitate eta burla egiten zion diskriminazioari.
bottom of page