top of page
UBUNTU FILOSOFIA
"Ni naiz gu garelako"
Bermeo-San Frantzisko Liburutegia
APARTHEID
Hegoafrikan inposatu zen erregimen arrazizta da.
"Beltzak", gutxiagoko edo azpiko arraza zirelakoan, baztertu eta diskriminatzen zituzten.
Hegoafrikan 43 urte iraun zuen, 1948tik 1991ra arte.
Politika horren aurkako borrokari esker Apartheid abolitu zen. Diskriminizazioaren aurkako mugimendu horren ekintzailerik ospetsuenak Desmond Tutu eta Nelson Mandela izan ziren.
Politika diskriminatzilearen adibide batzuk:
-Garraiobideetan, komun publikoetan, eraikinetan eta antzeko tokietan "zurientzako" eta "ez zurientzako" lekuak zeuden. Adibidez, zuri bat igotzekotan beteta zegoen bus batean, pertsona beltz batek, legeak behartuta, bere ezerlekua utzi behar zion.
-Ezkontzak ere debekatuta zeuden "beltzen" eta "zurien" artean.
-"Ez zuriek" ezin zuten joan unibertsitatera.
-"Beltzek" ezin zuten bozkatu kargu politikoen hauteskundeetan, eta hare gutxiago kargu horietara haien burua aurkeztu.
"Beltz" asko hirietatik kanporatu egin zituzten, bizi ziren lurraldeak "zurientzakoak" izendatuak izan zirelako.
-
Bila ezazue Apartheid-i buruz informazio gehiago.
-
Bila itzazue Apartheidi buruzko kartelak eta irudiak.
-
Komenta itzazue argazki hauek:
bottom of page